6ona izan da Team Repsol KTM-rentzat. Julián Simón, bere motorra bere beharrei gero eta gehiago egokitzen doana, gaur ere 1’36 azpitik ibili diren pilotuen artean egon da; atzo bere taldearekin ekin zioten lanaren norabideari jarraituz, entrenamendu hauek parrillarik izango balute, lehenengo lerroan jarriko zutelarik.
6pilotua pixkanaka joan da erritmoa hobetzen eta, gainera, atzo lortu zuen denbora bi hamarrenetan gutxitu du. Gaur ere zenbait proba egin dizkie pneumatikoei eta zenbait doikuntza probatu ditu, motorraren erreakzioak hobeto ezagutzea ahalbidetuko dietenak.Marc Márquezentzat, progresioa oso baikorra izaten ari da, gaur atzo baino ia segundo bat azkarrago ibili baita. Repsol pilotuak asko hobetu du gaurkoan, ez erritmoari dagokionez bakarrik, bere buruan duen erritmoan ere baizik. Hobetuz doa, presarik gabe, baina gero eta hobeto eta segurtasun gehiagoz dabil. Gaur, Márquezek esekiduren doikuntzak egin ditu, pneumatikoak zerbait higatzen zaizkionean zailtasunak izaten baititu bere lekuan jarri eta eroso joateko. Bihar, gaur bere teknikoek erabiltzea erabaki duten doitasun berberak erabiliko ditu, hau da, motorraren atze aldea igotzen dutenak, dirudienez hori baita hobetzea lortzeko behar duena.Bihar izango dira azken entrenamenduak valentziar trazatuan eta Márquezek hogei itzuliko lasterketa bezalakoa egingo du.